Aram Ilitx Khatxaturian armeniar musikagilea
eta pedagogoa izan zen. Moskuko Gnessin Musika Eskolan egin zituen ikasketak.
1950. urtetik aurrera orkestra-zuzendaritzan ere aritu zen, bai Errusian, bai
atzerrian. Moskuko Kontserbatorioko eta Gnessin Eskolako konposizio-irakaslea
izan zen.
Armeniako musika tradizionala du oinarri bere
lanetan. Erritmo bereziak erabili zituen, dantzan oinarritutakoak askotan, eta
harmonia eta orkestrazioa zuen bere musikagintzaren alderdirik aipagarrienak.
Aipatuaz gainera, hiru sinfonia, biolin- eta piano-kontzertuak, ganberako
musika eta filmetako musika idatzi zuen, besteak beste. Gaur entzungo dugun
obra Gayaneh balletaren "Danza del sable" mugimendua da. Hona hemen
musikograma eta bideo batzuk:
